Barriak
Etiquetado como: Bake eta adiskidetzea
Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan
Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".
Jose Maria Guiberten berbaldia bere aitaren bahiketaren inguruan
Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko zortzietan, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 52). Azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren haritik ospatuko dan ekitaldian, Bere aita ETAk bahituta egon zan sasoiko egunez eguneko kontuak batuz idatzi dauan 'La Caverna' liburuan jasotako gogoeten inguruan …
Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau David Salvadorri eskainitako omenaldiagaz
Gaur, 'Triple A' talde terroristaren biktima izan zan David Salvadorri omenaldia eskaini deutse gaur Bilbon. Udalbatzak bere oroimenezko plaka ipini dau eta Bake eta Bizikidetzarako Bilboko Foroko eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeko kideek parte hartu dabe ekitaldian.
Indautxuko alkartea Francisco Javier Nuñez Fernandezi eskainitako omenaldian
Atzo, Bilboko Udalak omenaldia egin eutsan Francisco Javier Nuñez Fernandez poliziaren biktimari. Plaka jarri eben Albia lorategiko plazaren ondoan, 1977.eko maiatzaren 30ean poliziaren indarkeria jasan eban biktima honen oroimenez. Basurtuko ospitalean hil zan hamahiru egun oinazetan emon ondoren. Carmina, alarguna eta Ines, hiru urteko alaba itzi ebazan. Ines Nuñez emakume …
Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago
Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.
Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta
Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan.
Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian
Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra". Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.
Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu
Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.
Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau
Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki.
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak.
Bermeo: Parrokiak zabalik
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.



