Barriak
Etiquetado como: Bizian Gora/Vida Ascendnte
Sakramentuari buruzko heziketa "Vida Ascendente/Bizian Gora" mobimentuaren eskutik
Bihar -urtarrilak 21, eguaztena-, Bizian gora mobimentuak antolatuta, kurtsoko bigarren heziketa-saioa ospatuko da. "Eukaristiaren sakramentua" gaia landuko da saioan, Felix Alonso abadeak gidatuta. Ohiko lekuan izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), goizeko 11:00etatik aurrera.
Heziketa-saioa Vida ascendente / Bizian gora mobimentuan
"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuak, kideen etenbako heziketaren garrantziaz jabetuta, Sakramentuen gaia lantzen dihardu. Atzo -eguaztena-, eleizbarrutiko hainbat lekutako kideak Barrian batu ziran adiskidetzearen inguruko saioan parte hartzeko. Felix Alonso eleizbarrutiko abadeak gidatu eban saioa.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Mª Jesus Beascoechea, "Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimentuko presidente barria
Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo eta Basauriko taldeko kide dan Mª Jesus Beascoechea aukeratu eben mobimentuko eleizbarrutiko presidente. Azken zortzi urtez mandatu hau bete dauan Tomy Rodriguezen lekua hartu dau.
Bihotz-barritze eta adiskidetzea "Bizian gora" mobimentuaren Garizumako erretiroan
"Bizian gora" nagusien mobimentuak erretiroa ospatu eban atzo -eguaztena- Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Felix Alonso eleizbarrutiko abadeak gidatu eban ekitaldia eta, Jubileuaren testuinguruan, bihotz-barritzea eta adiskidetzea landu ebezan.
"Alkartasuna eta esker ona" Bizian gora mobimentuaren jaian
Atzo -otsailak 5, eguaztena- Ana eta Simeon Bizian gora mobimentuaren zaindarien eguna ospatu zan. Eukaristia ospatu eben San Nikolas parrokian eta Tomy Rodriguez Bizian gora mobimentuko presidenteak azaldu dauanez, "alkartasun eta esker oneko unea izan zan, urtean bizi izandako guztia gogora ekarriz. Era berezian gogoratu genduan iaz hil zan Alberto Payas presidente emeritua …
Bizian gora/Vida ascendente mobimentuaren zaindarien eguna
Bizian gora/Vida ascendente mobimentuak SImeon eta Ana zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Tomy Rodriguez mobimentuko Eleizbarrutiko presidentearen esanetan, "mobimentuaren egunik garrantzitsuenetakoa da, talde guztietako lagunak batzen garalako adiskidetasun eta pozezko giroan".
Espiritualtasuna Hirugarren Adinekoen artean gaiari buruzko berbaldia bihar, Sestaon
'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak antolatuta, berbaldia ospatuko da bihar -domeka-, Sestaoko Jesusen Bihotza parrokian, goizeko 11:00etan, "Espiritualtasuna hirugarren adinekoen artean" gaiaren inguruan jardungo dauan Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Indtitutuko (ETPI) zuzendariaren eskutik.
"Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso
"Vida ascendente - Bizian gora" pertsona nagusien Eleizbarrutiko mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu eban. Tomy Rodriguez presidentearen esanetan, "taldeetako ordezkariak batu gara gure espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzaren karismaren berariazko jarduerakaz kurtsoa programatzeko batu gara".
"Bizian Gora-Vida Ascendente" mobimentuaren kurtso amaiera
"Bizian Gora - Vida Ascendente" nagusien mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo -eguena- Eleizbarrutiak Bilboko Plaza Barrian dauan 'Barria' egoitzako lokaletan. Tomi Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak azkenean adierazo ebanez, "egun pozgarria izan da eta kurtsoan zehar egindako jardueren inguruko eretxiak eta taldeen bizipenak batera jarri ahal izan …
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizbarrutiak lagungarriak eskeiniko ditu Garizuman "batera" joateko
"Batera" kurtsoko goiburua ardaztzat hartuta, Bilboko eleizbarrutiak pastoral eta liturgia bitartekoak jarriko ditu parrokia, alkarte eta fededunen eskura, otsailaren 18an hasiko dan Garizumako ibilbidean sakontzeko. Liturgiarako eleizbarrutiko ordezkaritzak prestatu ditu lagungarriok, grazia eta bihotz-barritzeko aldi honetan gogoeta, otoitza eta ospakizuna sustatzeko eta "alkartasuna ehuntzeko".
Ingeteam Convertersi emon deutse Marcelo Gangoiti saria
Gaur eguerdian, Marcelo Gangoiti sariaren XXIX. ekitaldia ospatu da Somorrostro ikastegian. 1996tik aurrera, Ezkerralde eta Meatze-inguruko enpresa barritzaile eta konprometituei emoten jake Bizkaian entzutetsua dan sari hau. Aurton, Ingeteam Converters enpresak jaso dau autorpena; "industria garapenari, enpleguaren sorerari egindako ekarpenagaitik eta lurraldeagazko konpromiso sendoagaitik".
Domekaz, otoitzaldi ekumenikoa katedralean
San Paulok Efesoarrei esandako "bat bakarra espiritua, bat bakarra itxaropena" berbak kontuan hartuta ospatuko da datorren domekaz, urtarrilak 25, 19:00etan, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari amaiera emongo deutsan otoitzaldi ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eleizkizunean, Eleiza protestante eta ortodoxoetako hainbat ordezkarigaz batera. Lehenengo aldiz parte hartuko dau Oscar Lopez Alkrte anglikanoko gotzainak.
Josetxu Caniberen oroimenezko II. ekitaldia. Parte hartzerik nahi?
Datorren otsailaren 7an, bere urtebetetze egunaren inguruan (otsailak 4), Josetxu Caniberen oroimenezko 2. ekitaldia, hain zuzen be baba-jan solidarioa, ospatuko da eskolapioek BIlbon daukien ikastetxean. Parte hartzeko, zuek edo gura dauan edonork, 647 863 249 telefonora WhatsAppa bialdu edo deitu (Josu eta Aitor).
EBI STEAM azokaren V. ekitaldian mila ikasle batu dira Muskizen
EBI STEAM Azokaren V. ekitaldia gaur goizean ospatu da Muskizen. Bilboko eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 19 ikastetxetako mila lagun inguru batu da Somorrostro ikastegian eta San Juan ikastetxean, ikaskuntzari lotutako sormena, zientzia eta teknologiaren erakusleiho bihurtuz.
I. bikaritzako gazteek Bika Eguna ospatuko dabe domekaz, Santurtzin
Datorren domekan, Bika Eguna ospatuko da eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean. I. bikaritzako eskaut taldeetako, parrokietako aisialdiko taldeetako..., 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dabe.
Familien tailerrean parte hartzerik nahi?
Datorren domekaz, urtarrilak 25, "Geldialdia familian" tailerraren lehenengo saioa ospatuko da. Eremu ireki eta zaindua da, batez be seme-alabak dabezan familiei (adin guztikoak) zuzendura. CVX-Arrupe Etxeko taldeak eta Lagungo fundazinoak sustatuta, Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko ordezkaritzako familia eta nagusien sailak bultzatuko dau.
Begoñako kofradiak Caritasi eskura emon deutso Gabonetako kontzertuan batutako dirua
Begoñako kofradiako arduradunek John Rutterren "Aintza" pieza interpretatu zan Gaboenetako kontzertuan batu zan dirua Caritasi eskura emon deutso gaur goizean. Ekitaldian batutako 2.500 euroak Caritas Astorga-Leon eta Caritas Ourense dalakoen esku itziko dira joan dan udako sute ikaragarrietako biktimei laguntzeko. Kontzertuan izan ziranek 1.243 euro emon ebezan eta kofradiak 1.257 euro jarri ditu.
Erretiroa Mariaren Leginoa mobimentuan Alfonso Lamberen inguruan eta liburutegi ibiltaria San Nikolasen
Mariaren Leginoa mobimentuaren lokaletan (Kapelutegi 12, 1. ezke., Bilboko Alde Zaharrean) ospatuko da eguenez, urtarrilak 22, 18:00etan, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta eta gura daben guztientzat, mobimendukoak izan ala ez.



