30-05-2026 Sábado, VIII semana - tiempo ordinario
 

Barriak

Etiquetado como: Bizian Gora/Vida Ascendnte

20.10.2023

"Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso

"Vida ascendente - Bizian gora" pertsona nagusien Eleizbarrutiko mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu eban. Tomy Rodriguez presidentearen esanetan, "taldeetako ordezkariak batu gara gure espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzaren karismaren berariazko jarduerakaz kurtsoa programatzeko batu gara".

23.06.2023

"Bizian Gora-Vida Ascendente" mobimentuaren kurtso amaiera

"Bizian Gora - Vida Ascendente" nagusien mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo -eguena- Eleizbarrutiak Bilboko Plaza Barrian dauan 'Barria' egoitzako lokaletan. Tomi Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak azkenean adierazo ebanez, "egun pozgarria izan da eta kurtsoan zehar egindako jardueren inguruko eretxiak eta taldeen bizipenak batera jarri ahal izan …

17.02.2023

'Vida ascendente - Bizian gora' mobimentuak bere zaindarien eguna ospatu dau

Vida ascendente-Bizian gora Eleizbarrutiko mobimentuak Simeon eta Ana euren zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Juan Angel Axpe kontsiliarioa buru zala, Eukaristia ospatu eben eta Tomy Rodriguez Eleizbarrutiko presidenteak amaieran adierazo ebanez, "alkarregaz otoitz egiteko eta Jainkoari jasotako guztiagaitik eskerrak emoteko aukera izan dogu". 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2538 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.05.2026

Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia

Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako. 

25.05.2026

Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon

Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. 

24.05.2026

Astekoak, astek barrien laburpena

Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
23.05.2026

Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.

23.05.2026

Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. 

22.05.2026

Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik

«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.

21.05.2026

Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala

Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak. 

20.05.2026

Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan

Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.

Emaitzak orrialdeka