Barriak
Etiquetado como: Mufungaren Adiskideen Fundazinoa
Timothee Nkonde, "Association Amis de Mufunga" alkarteko presidentea, Sopelan eta Bilbon
Eleizbarrutian izango dan egunetan, Timothee Nkonde, Kongoko Errepublika Demokratikoko Association Amis de Mufunga alkarteko presidenteak hainbat batzar izango dau eta berbaldi bi be emongo ditu. Lehenengoa, gaur arratsaldez, Sopelako San Pedro Apostolua parrokian, 19:30etan eta bigarrena, bihar -abenduak 20, eguaztena-, ordu berean, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako …
'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena
1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban, kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala.
Zine-foruma "Semillas de Kivu" pelikulagaz, Indautxun
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokatzen diharduen emakumeen errealitatea agertzen da. Sarrera doan.
Gazte-jentea martxan da
III. eta VII. bikaritzetako gazte-jentearen BIka Eguna, Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen konbibentzia Altsasun, eleizbarrutiko ordezkaritza partaide dala, kurtso honetan, Portugaleteko Ama Lur eta Andra Mari, Sestaoko Gaztederrak eta Bilboko San Vicente taldeek bazterketa-egitasmoaren ibilbidea egiten dihardue
Mungialdeko emakumeek eskualdeko ospakizunen etorkizuna eztabaidatu dabe
Mungialdeko parrokietako erreferenteak eta Jaunaren Eguneko ospakizunetan gidari-lanetan dabiltzan pertsonak batu ziran joan dan zapatuz Meñakan. Azken 30 urtez parroko izan dan Txabi Ikobaltzetak erretiroa hartuko dau laster eta aitatutako batzarrean hemendik aurrera ospakizunen kontua antolatzeari begira proposamenak egiteko antolatu zan batzarra. Felix Larrondo lurralde bikarioak, Txabi Ikobaltzetak berak eta Roberto Jauregibeitiak be parte hartu eben.
180 lagunetik gora Sinodoaren bikaritzako lehenengo batzarrean, Gurutzetan
Joan dan zapatuz, otsailak 28, bikaritzetan egingo diran hiru batzarretako lehenengoa ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetako Pastoral Barruti guztietako 180 lagun inguru batu zan eta eurakaz batera, saioan parte hartu eben On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza lurralde bikarioak eta Carlos Bargos eleizbarrutiko idazkari nagusiak. Hurrengo hitzorduak martxoaren 14an Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak) izango dira
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
Nerabe eta gazteak batuko dira domekan, Bika Egunean, Bilbon
III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) gazte-jenteak hitzordua dau bihar -martxoak 1, domeka-, Indautxuko Karmengo Ama parrokian, oraingoan Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak (PB) antolatuko dauan Bika Eguna ospatzeko. Jardueretarako adinaren araberako taldeetan (10 eta 14 urte bitartekoak eta 15 eta 18 urte bitartekoak) banatuko diran 10 eta 18 urte bitarteko ume eta nerabeek parte hartuko dabe.
Bilboko Gotzaitegiaren eta Hispaniako Predikarien Ordeneko prentsa oharra
Bilboko Gotzaitegiak eta Hispaniako Predikarien Ordenak (domingotarrak) argibideak emon gura ditugu
Doktrina Sozialaren "zuzentasunerako argia", M8 egunari lotuta
Hilabete honetan be aurkeztu da "Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) argia", Langile Pastoraltzaren eta Migrazinoetarako pastoraltzaren eskutik. 2013an kaleratu zan "argi" hau lehenengo aldiz eta urteotan formatu desbardinak izan ditu. Agerkari honen bidez, EDSaren esaldi esanguratsuak banatzen dira. Oraingoan, M8 jardunaldia gogoratzen da Frantzisko Aita Santuaren esaldi bategaz.
"Ars Viva" erlejino-musikaren 2026ko jaialdiaren hasiera
"Ars Viva" eleiz-musikaren jaialdiaren 30. ekitaldia ospatuko da aurton. Gaur arratsaldez ospatuko da lehenengo kontzertua Los Corrales de Buelnako koralaren (Kantabria) eskutik, jesuiten Indautxuko ikastetxeko eleizan, 19:30ean.



