Barriak

Etiquetado como: Ondarea

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik …

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau …

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

31.03.2026

Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion

Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo

24.12.2025

Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eleizara, hilaren azken domekaz

Azaroaren 30etik hasita, bost bisita dagoz progamatuta Galdakaoko Andra Mari eleizara, "herriko ondareko harribitxietako batera", udalak eta Andra Mari eleizak antolatuta. Ekainera arte izango dira, hilaren azken domekaz, 11:00etan -hurrengoa, datorren domekaz, hilak 28-. Doakoak dira eta ezinbestekoa da izena emotea. Nahikoa da eleizara joan eta jardueraz gozatzea.

05.09.2025

35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko

Bihar ospatuko da Zeanurin ermitaz ermita egiten dan ibilaldia. 1988an Joko Alai Kirol Alkartearen eskutik sortu zan eta harrezkero natura eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanen urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu dan oinezko ibilbide honen hogeta hamaseigarren ekitaldia ospatuko da.

31.10.2024

Arteagan kanpaina jarri da martxan San Lorentzoren irudi gotikoa berreskuratzeko

"Salbatu daigun San Lorentzo!" kanpaina jarri dabe martxan Arteagako parrokian. Horren bitartez, 600 urte inguru eta 90 zentimetroko altuera dituan San Lorentzoren eskultura gotikoa sendotu egin gura dabe, izan be, gaur egun pipiaren eraginez oso kaltetuta dago.

23.10.2024

Abandoko San Bizente Martiria parrokiako organoa barriztatzen dihardue

Orain dala hilabete batzuk Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiak organoa barriztatzeko egitasmoari ekin eutsan. Arduradunen esanetan, "organoaren egoera hala-moduzkoa" zalako. Parrokiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren laguntza dau egitasmo honetan eta 2025eko udarako amaitzea da asmoa. 

01.10.2024

“Open" ekimenak barriro zabalduko dituBilboko eraikinen ateak

Gaur hasi eta datorren domekara arte -urriak 6-, Open House jaialdia ospatuko da (zortzigarren ekitaldi honetatik aurrera, "Open" deituko da). "Arkitekturen jaialdia" goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian, uribilduko 70 eraikin eta leku esanguratsu bisitatzeko aukeraz gainera, beste hainbat jardueratan parte hartzeko abagunea eskainiko da. Besteak beste, Eleiz Museoa, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2622 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.08.2026

Begoñako Amak tradizinoa eta alkartasuna batuko dauz

Itsas Prozesinoak itsasadarra zeharkatuko du abuztuaren 14an, barikuz, eta, hurrengo egunean, Jasokundearen ohiko erromesaldian jasotako dohaintza guztiak bideratuko ditu Venezuelako lurrikarak kaltetutako pertsonentzat, Caritas Bizkaiaren bidez.

06.08.2026

Caritas Bizkaia, Ceutako tragediaren aurrean

Caritas Bizkaiak bere ardurea erakutsi dau azken egunotan Ceutan izan dan tragediaren aurrean, eta bat egin dau Caritas Espainiak plazaratutako jarrereagaz. Erakundeak gogorarazo dau migrazino-drama ezin dala soilik mugen kudeaketatik ikusi, pertsona bakotxaren duintasunaren defentsatik baizik.

06.08.2026

Ama Birjinaren bederatziurrena Bizkaiko parrokietan

Bizkaiko parrokia askok bederatziurrena hasiko dabe gaur, Andra Mariaren Jasokundearen aurreko bederatzi eguneko otoitza, datorren abuztuaren 15ari begira. Debozinoa eleizbarruti osoko tenpluetan biziko dan arren, Begoñako basilikan batuko da fededun gehien, urtero zaindariaren inguruan milaka lagun batzen dituan erromeria tradizinonalaren aurreko jardunaldietan.

05.08.2026

Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"

Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.

04.08.2026

Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau

Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.

03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

Emaitzak orrialdeka