Barriak

Etiquetado como: Kontzertua

20.06.2023

Kontzertu solidario bi Caritasen alde

Bizkaiko Caritasen Diapāson egitasmoak kontzertu solidario bi antolatu ditu aste honetarako. Lehenengoa, gaur arratsaldez izango da Getxoko Santa Ana parrokian eta bigarrena, datorren eguenez, ekainak 22, Bilboko San Anton parrokian. Kulturaz baliatuz ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta bamiliak gizarteratzea eta, "antolatzen doguzan jarduera kultural eta …

27.05.2023

Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian

Gaur, arratsaldeko 20:00etan, “Diego de Amezua” alkarteak antolatzen dauan  "Bilbao hiria" Organo-jaialdiaren 11. ekitaldiko hirugarren kotzertua ospatuko da. Palentziako kontserbatorioko irakalse dan Enrique Abellok (tronpeta) eta Santiago Banda Donostiako kontserbatorioko irakasleak (organoa) jardungo dabe honako honeen lanak interpretatuz: Marc-Antoine Charpentier, …

19.05.2023

Mar Vaquek kontzertua eskainiko daubiharKarmelo eleizan

Bihar -zapatua-, Mar Vaque organistaren kontzertua ospatuko da 'Bilbao hiria' Nazinoarteko Organo-jaialdiaren XI. ekitaldiaren barruan, Santutxuko Karmelo eleizan, 20:45etan. 'Diego de Amezua' Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian, EEBBetako, Frantziako, Alemaniako eta Euskadiko organistek jardungo dabe.
20.04.2023

Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian,

09.03.2023

Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei

Jatorki abesbatzak girotuko dau, zapatuz, martxoak 11, Begoñako Andra Mari basilikan goizeko hamaiketan ospatuko dan meza, Marian Urkiola zuzendari lanetan eta Miriam Cepeda (Basilikako organista) organoan dirala. Jartoki abesbatzak 50. urteurrena ospatzen dihardu eta hori dala-eta jardungo dau zapatu honetako mezan. Nicolas Ledesma musikagileak Durangoko San Antonio …

13.02.2023

Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da

Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.

09.12.2022

Asteburua, musikaz eta alkartasunez blai

Musika onak, gozameda dakar beti. Eta asteburu honetan, hiru emonaldi bikain izango dira gura dabenentzat. Gaur, Bilboko Santiago katedralean eta Elorrioko basilikan, eta bihar, Areetako Mesedetako Ama parrokian.

26.11.2022

Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde

Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2621 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

27.07.2026

Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?

Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.

26.07.2026

Astekoak

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.07.2026

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.

25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

Emaitzak orrialdeka