Barriak

Etiquetado como: Eskaut

26.06.2023

Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan

Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, …

08.05.2023

Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten

Joan dan zapatuz, maiatzak 6, Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak 40. urteurrena ospatu dau. Egun berean, katekesiko umeek Lehenengo Jaunartzearen aurreko ekitaldian parte hartu dabe. Arrasto-jokoetan ibili dira, familia ospakizuna izan da eta datorren astetik aurrera Lehenengo Jaunartzea egingo dabenei kurutzeak banatu jakez. 

24.04.2023

2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean

Bi mila lagunetik gora batu zan Bilbon, atzo -domeka-, Gorka Deunaren eguneko Bizkaiko eskauten jaian. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak "B plana" aktibatu eban, iragarritako eguraldia eskasa zan-eta. Horregaitik, jaia, aurreikusita egoan lez Avril mendian ez ezik, Begoñazpi ikastolan ospatu zan. 

18.04.2023

Eskaut gazteria eta Caritas, Gorka Deunaren egunean

Datorren domekaz, apirilak 23, Bizkaiko eskautek euren eguna ospatuko dabe Bilboko Avril mendian. Bi mila eta bostehun eskaut inguru batuko da Gorka Deuna ospatzeko. Aurtengo ospakizunak badau berezitasun bat, izan be, Bizkaiko Caritasek bat egingo dau eskautakaz 'mundu hobearen alde' lan egiteko asmoagaz.

03.03.2023

Heziketa eskaut mobimentuko begiraleentzat

Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimenduko begiraleak batuko dira bihar, zapatua, aisialdiko hezitzaile boluntario lez hezten jarraitzeko. Saioa jesuitek Indautxun daben ikastetxean ospatuko da, 300 gazte ingururen partaidetzagaz. 

30.01.2023

200 gaztetxo baino gehiagok parte hartu eban atzo "Bika Egunean", Sestaon

Sestaoko La Salle ikastetxean ospatu zan atzo -domeka- Bika Eguna. I. bikaritzako eskaut taldeetako eta parrokietako taldeetako hamar eta hamalau urte bitarteko 200 gaztetxo inguru batu zan eta, eurakaz batera, berrogeta hamar begirale inguru. Bikaritza honetan, lehenengo aldiz ospatu da Bika Eguna dalakoa, nahiz eta aurretik beste era bateko topaketaren bat edo beste …

19.12.2022

Gabon-kutsuko asteburua

Gabonetako Caritasen kanpainaren eta Belengo Bakearen Argia gure alkarteetara heldu izanaren inguruko jarduerak ospatu dira, besteak beste, Pastoral Barrutietan. 

Recogemos a continuación algunas de las actividades de este fin de semana, en el que Cáritas Bizkaia ha celebrado su campaña de Navidad y muchas de las parroquias han acogido la Luz de la Paz de Belén.

14.12.2022

"Belengo Bakearen Argia" barikuz iritsiko da Bilbora

Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko 300 gazte inguruk harrera egingo deutso "Belengo Bakearen Argiari", Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta eta gotzaina buru dala datorren barikuz, 19:00etan, Bilboko San Nikolas eleizan egingo dan ospakizunean.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2586 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

18.06.2026

Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?

"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.

17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari. 

17.06.2026

Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari

Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.

16.06.2026

Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean

Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.

16.06.2026

Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da

Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira. 

Emaitzak orrialdeka