Barriak
Etiquetado como: Abadea
Jose Luis de la Fuente abadea hil da, "lagun ona eta gazteen ondoan egoten ekiana"
Atzo -eguena-, Jose Luis de la Fuente Alvarez Eleizbarrutiko abadea hil zan Areetan, 90 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, irailak 11, ospatuko da Areetako Mesedetako Ama parrokian, 19:00etan.
Iñaki F. Capetillo hil da, gizon adeitsu, hurkoa eta beti besteez arduratzen zana
Atzo -uztailak 17, astelehena-, Iñaki Franco Capetillo Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 90 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Sopuertako Mercadilloko parrokian, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru dala.
Gotzaina eta azken ordenatuak, Nafarroan
On Mario Izeta Bilboko gotzain zanetik ohitura bihurtu da kursoaren amaieran gotzainak eta Eleizbarrutiko azken ordenatuek pare bat eguneko konbibentzia egitea. Aurton, hain zuzen be, hogei lagun inguruko taldea Nafarroara joan da.
Abadegintzaren urteurrenen ospakizuneko irudiak
Atzo -ekainaren 1a, eguena- abadegintzaren urteurrenak ospatu ziran, urtero lez, Begoñan. Abadegintzaren Platinozko Ezteguak (70 urte), Diamantezkoak (60 urte), Urrezkoak (50 urte), Zidarrezkoak (25 urte). Gainera, eleizkizunean bertan, aparteko autorpena egin jakon Bizkaiko abadeen artean zaharrena dan Jose Angel Ubietari.
Abadegintzaren urteurrenen ospakizuna, zuzenean
Gaur, ekainak 1, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira.
Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar
Bihar -maiatzak 18, eguena-, Eleizbarrutiko diakono eta abadeek 2022-23 kurtsoko azken erretiroa ospatuko dabe Begoñako gogarte etxean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak gidatuko dau saioa eta Mendekoste Eguna hartuko dau ardatz. Goizeko 10:00etan batuko dira eta alkarregaz bazkalduko dabe (ezinbestekoa aurretik izena …
Autorpena Jose Angel Ubieta Eleizbarrutiko abaderik edadetuenari
2022-2023 pastoral ekiturte honen amaieran, eleizbarrutiko hainbat kideren abadegintzaren urteurrenak ospatuko doguz. Aurton, 1953an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1963. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1973. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1998. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna ekainaren 1an, eguenez, …
Elezkano abadeak bideo solidario 'zirikatzailea' grabatu dau
Juanjo Elezkano abadeak bideoklip solidarioa grabatu dau Bermeo kostaldeko herrian, hain zuzen be, parroko lez jarduten dauan lekuan. Bideoklparen bidez atara daiten dirua itsasoko salbamendu humanitariora eta horretan aritzen dan 'Aita Mari' itsasontzira zuzenduko da. Bizirik irauteko euren herrialdeetatik derrigorrez atara dan makina bat pertsonen egoera "lotsagarria" …
Andoni Erkoreka abadea hil da, "gizon alai, apal eta ona"
Atzo hil zan Bilbon Andoni Erkoreka Ugalde Eleizbarrutiko abadea 88 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Errigoitiko Andra Mari parrokian, 18:00etan, Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala. Urteera-meza, maiatzaren 14an izango da.
Angel Romero abade "laguntzaile eta arretatsua" hil da
Angel Romero Garcia Eleizbarrutiko abadea joan dan domekan hil zan Santurtzin, 88 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -martxoak 29, eguaztena- ospatukoda, arratsaldeko zazpietan, Santurtziko Sortze Garbia parrokian, Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala.
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.



