Barriak
Etiquetado como: Abadea
Erruki-etxeak 250 urte bete ditu
Eguerdian ospatu da Erruki-etxearen 250. urteurreneko ekitaldi instituzionala. "250 urte Bilbori lotuta" goiburuaren haritik egingo dira urte osoan urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Vicente Maria del Arenal erakundeko presidenteak gidatu dau ekitaldia, hasieran bertaratutakoei, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainari, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzarako Foru …
Omenaldia Ander Manterolari Zeanurin
Joan dan maiatzaren 23an 90 urte bete ebazan Ander Manterola Eleizbarrutiko abadeak omenaldia jasoko dau bihar Zeanuri bere jaioterrian. Andra Mari parrokian eguerdiko 11:30etan ospatuko dan Meza Nagusian gogoan izango dabe.
Abadegintzaren Titanio, Platino, Diamante eta Zidarrezko Ezteguen zuzeneko emonaldia
Bilboko Eleizbarrutiak hainbat abade eta fraileren abadegintzaren urteurrenak ospatzen dihardu. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristia 12:30etan izango da Begoñako basilikan eta zuzenean emongo da web honetan.
Eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira
Beste urte batez, pastoral ekiturtearen amaieran eleizbarrutiko hainbaten abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1954an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1964. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1974. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1999. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna Begoñan izango da datorren …
Erretiroa Eleizbarrutian Felix Larrondo bikarioak gidatuta
Gitxi falta da Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak kurtsorako prestatutako egitaraua beteteko. Datorren eguenez, maiatzak 9, Eleizbarrutiko abade eta diakonoek erretiroa egingo dabe, Felix Larrondo VI. bikaritzako lurralde bikarioak gidatuta. Ekitaldian gotzainak be parte hartuko dau eta Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da.
"Joan Maria Uriarte: bizitza bete-betea"
Joseba Segurak, Donostiako gotzain erretiratuaren heriotza dala-eta Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailari eskainitako alkarrizketan, "bere aita espiritualak" itzi dauan ondarea nabarmendu dau. On Joan Maria Uriarte gotzainaren hil-kapera zabalik egongo da bihar arratsaldeko bostetatik asteleheneko hiru ta erdiak arte, Begoñako Gogarte Etxean. Bilboko gotzaina …
"Heriotza, bIzitzako aldi natural lez hartu behar dogu"
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaintzeko' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak gidatu dau gaur Bilbon Ministerio Ordenatuari zuzendutako saioa. "Biziaren azkena: Bioetika, zaintza aringarriak eta akonpainamendua" goiburuaren haritik, kultura aringarrien inguruan jardun dau: "nire ustez, gure gizartean, jenteak ondo daki zer dan medikuntzaren …
Elezkanok Bilbon abestuko ditu disko barriko abestiak
Bermeoko abade, musikagile eta abeslariak Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabideei eskainitako alkarrizketatan emon ditu ezagutzera 'Txori kantari' diska barriaren nondik norakoak. Eleizako homilietatik harago helarazo gura dituan mezuak musikaz jantzi eta jentaurrean aurkezen dauan hamalaugarren diskoa da. Askotariko gaiak ikutzen ditu: bidegabekeriak, osoko …
Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat
Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 …
Jose Mari Rementeria, euskerazko kristau-ikasbideen ikerketaren zale amorratua zan abadea hil da
Gaur goizean hil da Bilbon Jose Mari Rementeria Ibarlucea Eleizbarrutiko abadea, 83 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -eguaztena- ospatuko da Ondarroako Andra Mari parrokian, 19:00etan.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.



