23-05-2026 Sábado, VII semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Afrika

28.04.2026

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko kide diran Jose Ignacio Iturmendi, Iñigo Iriarte, Mikel Robledo eta Mikel Lopez Ruiz de Azua Kongoko Errepublika Demokratikora doaz fundazinoak laguntzen dituan egitasmoak -osasuna, heziketa, umeei eta emakumeei zuzendutako laguntza- zuzenean ezagutzeko. Lehenengo hirurak hainbat bider izan dira afrikar herrialdean, baina Mikel Lopez Ruiz …
19.12.2025

Alkartasunezko kontzertua "aitzur bat Afrikarako" kanpainaren alde, San Bizente eleizan

Abokatutzaren Bizkaiko Kolegio Itzaltsuaren Abesbatzak alkartasunezko kontzertua eskainiko dau datorren astelehenez, abenduak 22, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, Sarrera, doan da eta "aitzur bat Afrikarako" kanpainari lagundu gura deutsenek urteeran egin ahal izango dabe.

25.12.2024

Gabon on, Kongoko E.D.tik

Xabier Goikouria bizkaitar misiolariak 58 urte daroaz Kongoko Errepublika Demokratikoan. Urteak joan, urteak etorri, makina bat egitasmo jarri dau martxan, beti be egoera eskasenean dagozanak, zailtasun gehien dabenak, lehenetsiz. Xabier beti dago lanerako prest, dana emonez eta hemendik jasoten dauan laguntza guztia eskertuz. Bere esanetan, "atzealdearen laguntzagaz, …

07.10.2024

Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan

Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.

01.07.2024

Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik

Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz. 

08.04.2024

Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu

Hilaren lehenengo domekaz ohikoa danez, atzo Bizkaiko afrikar alkartearen batzarra ospatu zan. Alkarteko kideak batu ziran, "Bizkaiko afrikar alkartearen bizitzaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko, pastoral eta gizarte jarduerak programatzeko eta beste hainbat kontu interesgarriren inguruan jarduteko, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak kontuan …

19.07.2023

X. Goicouría: “Kongon gertatze dana, ikusi ezik, ezin da ulertu”

Xabier Goikuriak, Kongoko Errepublika Demokratikoan 58 urte darozan misiolariak, gutuna idatzi deutso Bilboko gotzainari herriade haretara egin barri dauan bisitagaitik eskerrak emonez. Misiolariaren esanetan, bidaia hau eginez, gotzainak "Kongoko EDan bizi daben egoera zuzenean ezagutzeko aukera izan dau". Esker ona adierazo deutso, gainera, herrialdeko kobalto-meategietako …

17.07.2023

Gotzainak Kongoko EDko kobalto-meatzetan umeek jasaten daben esplotazinoa salatu dau

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko EDa bisitatu eban ekainaren amaieran. Hamabi egunez, herrialde zabal honen -afrikar kontinenteko bigarren herrialderik handiena- zati bat bisitatu eban Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun ebala. Euskal Eleizbarrutietako misiolariek hainbat hamarkadatan lagundu eta makina bat egitasmo martxan jarri izan dabe bisitatu ebezan …

04.07.2023

Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da

Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, …

23.06.2023

Afrika-Ermua jardunaldia

Gaur eta bihar, Afrika-Ermua VI. jardunaldia ospatuko da, afrikarren taldeek antolatuta eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen eta Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako Udaleko sailak lagunduta.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2523 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.05.2026

Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik

«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.

21.05.2026

Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala

Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak. 

20.05.2026

Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan

Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.

20.05.2026

Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon

Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao). 

19.05.2026

Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!

Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko. 

19.05.2026

Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko

Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.  

 

19.05.2026

Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean

“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean. 

18.05.2026

Asteburuko argazkiak

HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.

Emaitzak orrialdeka