Barriak
Etiquetado como: Eleizaren Historia Artxiboa
Anabella Barroso, Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente
Anabella Barroso Arahuetes, Bilboko eleizbarrutiko laiko eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (AHEB-BEHA) zuzendaria Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente izendatu dabe. Izendapen hau Madrilen, otsailaren 24 eta 25ean ospatu dan Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren 272. batzarrean gertatu da.
Anabella Barroso: "Sari garrantzitsua da, autorpen profesionala da-eta"
Maiatzaren 17an, Agirizainen Gaztela eta Leoneko Alkartearen Artxiboen IX. Biltzarrean, Alkarte honek artxiboen arloko egitasmo eta profesionalei emoten deutsiezan sarien banaketa ospatu zan. Agirizainen Gaztela eta Leoneko Alkarteak 2016an sortuta, sariok artxiboen arloko bikaintasuna autortzen dabe. Urte biz behin emoten dira. Sarituei garaikurra emoten jake eta arloko …
Sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa
Nerea Basterretxea Eleizbarrutiko Notaritzako arduradunak eta Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariak sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa emongo dabe martxoaren 9 eta 16an -zapatuz-. Euren esanetan, "barritasunak aurkeztuko doguz, plantilla barriak banatu eta zalantzak argitu eta kasu praktikoak ebatzi". Saio biak …
Bateo-agirien eskaera Artxiboan
2022ko urrian indarrean sartu zan eta oraindik indarrean dan Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun …
'Paperak gordetearen garrantzia' eztabaidagai Valentzian
Gaur amaituko da Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkartearen XXXIII. Biltzarra, Astean zehar ospatu dan Biltzarrean, Eleizaren artxibo eta ondareari lotutako hainbat adituk parte hartu dau, tartean, hizlari lanetan jardun daben Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkariak. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariagaz batera, han izan dira Maria …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Agirizainen Biltzarrean, Valentzian
Bihartik -irailaren 12a, martitzena- barikura arte -irailak 15- ospatuko da Valentzian Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkartearen XXXIII. Biltzarra. “Eleizaren artxiboak eta ondarea" goiburua aukeratu dabe biltzarraren aurtengo ekitaldirako eta egitarauan gure Eleizbarrutiko ordezkarien partaidetza aurreikusten da.
Promoción turística del Patrimonio
Ayer jueves tuvo lugar la segunda jornada presencial para perfilar el proyecto de promoción turística del patrimonio en el que participan cuatro archidiocesis: Toledo, Granada, Burgos, Pamplona y Tudela y seis diócesis: Huesca, Jaca, Barbastro –Monzón, Calahorra y la Calzada-Logroño, Plasencia y Bilbao-. Es un proyecto interdiocesano, susceptible de ser subvencionado …
Zer dira Aste Santuko monumentuak?
'Alkarren Barri' aldizkarian hilero jasoten dan Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak azken alean aurkeztu dauan artikuluan, arkitektura iragankorarren adierazpenetako batzuen inguruko usadioa azaltzen da: Aste Santuko monumentuak. Monumentuok ipini eta Eguen Santutik Bariku Santura irauten eben. Eleizako albo bateko kaperan ipinten ziran, altara baten gainean. Altara horretan …
Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe
Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, …
Eskarien gehitzea Eleizbarrutiko Artxiboan, Oroimenaren Lege barria dala-eta
Gizaldi honetan, oroimen historiko edo demokratikoko askotariko prozesuak ireki dira gerra zibilean edo diktadura frankistan jazarpena edo indarkeria jasan ebenei autortza adierazoteko edo euren aldeko neurriak ezartzeko. Guzti hori hainbat legetan islatu da: Oroimen Historikoaren Legea (abenduaren 26ko 52/2007 Legea), oraintsu aldarrikatutako urriaren 19ko 20/2022 …
Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea
2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.
"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan
200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez.
Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea
Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan
Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian.
Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat
Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei.
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.



