Barriak
Etiquetado como: Bake Topaketa
Erandion ospatuko da bake eta adiskidetzearen aldeko XII. Bake Topaketa
Otsailaren 21ean, bakearen aldeko eleizbarrutiko topaketa ospatuko da Erandioko San Agustin parrokian, "Reconciliación... bidean" goiburuaren haritik. Indarkeriak eragindako sufrimentuaren oroimen eta autortzarako ibilbideetan sakonduko dau.
Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan
Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".
Bakea josteko deia Bake Topaketarako kartelean
Bake Topaketaren XI. ekitaldia barritasunez beteta dago. Aurton, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari eta mundu osoko Eleizak ospatzen diharduan Urte Santuari lotuta ospatuko da. Ekitaldiaren antolaketaz arduratzen dan Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biak gogoan hartu gura ditu eta "bizi izandako historiatik ikasi, oroimena egin eta …
Bake Topaketako argazkiak
1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde
Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian …
Bake Topaketaren bigarren asteburua
Bake Topaketa bake eta adiskidetzearen aldeko aurtengo jarduera beste formatu batean ospatu da, besteak beste, egun eta leku desbardinetan. Ekitaldi nagusia joan dan zapatuz, otsailak 25, izan zan Bilborocken, batez be gazteei zuzendutako kontzertuagaz. Gainera, hainbat jarduera egin zan Portugalete, Zalla eta Bilbon, beren-beregi prestatu eta web orrialde honetan eskuratu …
Ehun gazte baino gehiagok gozatu eban "Gazte Bake Topaketako" musikaz Bilborocken
'Bake Topaketa' bake eta adiskidetzearen aldeko ekitaldia nabarmendu da asteburu honetan askotariko ekitaldien gainetik. Aurton, barritasun lez, beren-beregi gazteei zuzendutako deialdia izan da, hain zuzen be, zapatu goizez BIlborock aretoan ospatu zan kontzertua. Eleizbarrutiko hainbat arduradun hurreratu zan aretora, besteak beste, On Joseba Segura gotzaina, Kerman Lopez …
Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan ospatuko da Bake Topaketa
Bake eta Adiskidetzearen aldeko jardueraren -Bake Topaketa- aurtengo ekitaldia era bitara ospatuko da. Alde batetik, datorren zapatuz, otsailak 25, beren-beregi gazteei (18 eta 30 urte bitartekoak) zuzendutako jarduera ospatuko da. Gazte Bake Topaketa, Gazteen Eleizbarrutiko Egunean txertatuko da. Bestetik, lurraldeetako alkarte helduarentzat, bikaritzaz bikaritz antolatu …
Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa
Garizumako lehenengo zapatuan, ohikoa danez, "Bake Topaketa" Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko bilkura ospatuko da. "Afinando la memoria / Musikagile, bakegile" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia otsailaren 25ean, Bilborocken, 11:00etatik 13:00era. Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa aurkezteko bialdu dauan gutunean dinoanez, hauxe da …
Begoñako Amak tradizinoa eta alkartasuna batuko dauz
Itsas Prozesinoak itsasadarra zeharkatuko du abuztuaren 14an, barikuz, eta, hurrengo egunean, Jasokundearen ohiko erromesaldian jasotako dohaintza guztiak bideratuko ditu Venezuelako lurrikarak kaltetutako pertsonentzat, Caritas Bizkaiaren bidez.
Caritas Bizkaia, Ceutako tragediaren aurrean
Caritas Bizkaiak bere ardurea erakutsi dau azken egunotan Ceutan izan dan tragediaren aurrean, eta bat egin dau Caritas Espainiak plazaratutako jarrereagaz. Erakundeak gogorarazo dau migrazino-drama ezin dala soilik mugen kudeaketatik ikusi, pertsona bakotxaren duintasunaren defentsatik baizik.
Ama Birjinaren bederatziurrena Bizkaiko parrokietan
Bizkaiko parrokia askok bederatziurrena hasiko dabe gaur, Andra Mariaren Jasokundearen aurreko bederatzi eguneko otoitza, datorren abuztuaren 15ari begira. Debozinoa eleizbarruti osoko tenpluetan biziko dan arren, Begoñako basilikan batuko da fededun gehien, urtero zaindariaren inguruan milaka lagun batzen dituan erromeria tradizinonalaren aurreko jardunaldietan.
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.



