Barriak
Etiquetado como: Kidenda
Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau
Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan …
Kidendak web barria dau
Kidendak web orrialde barria dau: www.kidenda.org. Webgune barritu hau, "argiagoa da, bisualagoa, eskuragarriagoa bidezko merkataritzari lotutako pertsona guztientzat". Kidenda irabazi-asmo bako alkartea da eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu Bizkaian.
Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon
Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dala-eta, bihar -maiatzak 8, eguena-, 17:00etatik 20:00etara, Adeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay eta Setem Hego Haizea erakundeek, BIlboko Udalagaz batera, bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia antolatu dabe eta Deustuko San Pedro plazan egingo da.
Bidezko merkataritza txosnetan
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego- Berria alkartasun eta misinoetarako taldeari eta Nekaldiaren Kofradiari esker, bidezko merkataritza jai-eremuan azaldu da. Kofradiarena dan Nekalditarrak txosnak lekua itzi dau, Aste Nagusian be 'bidezko' erosketak egin ahal izateko.
Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa
Aurton, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, aldarrikapen berezia egingo da: giza eskubideen eta ingurumenaren babesa elikagai, erropa edo norbere burua zaintzeko produktuen ekoizpenean. promovido por Alboan, Cáritas erakundeek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatzen daben Kidenda Bidezko Merkataritzaren inguruko egitasmoak bat egiten dau Bidezko …
Bidezko merkataritza eta 'mundu guztiari on egiten deutsana'
"Mundu guztiari on egiten deutso" goiburuagaz ospatuko dau, gaur, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen ekimena Bizkaian), Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Horretarako, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko hainbat alkartek eta Bilbao eta Portugaleteko udalek hainbat jarduera antolatu dabe.
"Emakumeek bultzatzen dabez familiak eta alkarteak"
Maquita Cushunchic (MCCH) Fundazinoak Bilbon azaldu ebazan atzo bere egitasmoak. Marina Sampedro eta Mª Jesus Perez Makita Fundazinoko kideek egin eben aurkezpena Somorrostro ikastegiko ikasle-talde baten eta euren irakasleen Kidendako laguntzaileen eta Bidezko Merkataritzaren inguruan jakin-mina daben lagunen aurrean. Euren esanetan, "Bidezko Merkataritza ez da …
Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik
"Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak", goiburuaren inguruan jardungo dabe Maria Jesus Perez eta Marina Sampredo MAQUITA Fundazinoko kideek. Saioa, bihar, otsailak 26, izango da, 11:00etatik 12:00etara Kidendan (Epalzaren alarguna, 6, etxabea). Sarrera libre.
Gaur, Kidendaren 20. urteurrena
2002an denda zabaldu izana, erabakigarria izan zan, lehenengo urteetan alde batera eta bestera ibili ondoren, boluntarioentzat zein bezeroentzat, erreferentzia-gune egonkorra izatea ekarri ebalako.
Kidenda celebrará hoy el acto conmemorativo de su 20 aniversario en Barria (Plaza Nueva, 4, Bilbao), a las 18:00 h. La Asociación Kidenda se constituyó en 2002, año en el que …
Kidenda, Bilboko Bidezko Merkataritzaren kale-izendegiaren prestaketan
Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean
Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren.
HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau
HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be.
Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko
Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.



