Barriak
Etiquetado como: Aita Santua
Gotzainen eta bikario nagusien batzarra, Gasteizen
Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Kerman Lopez bikario nagusia Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpikuagaz eta Fernando Prado, Juan Carlos Elizalde Donostia eta Gasteizko gotainakaz eta euren bikario nagusiakaz batzartu dira. Guztiei doakiezan gaiak aztertu dabez, besteak beste eratutako ministerioei buruz eta, hain zuzen be, irakurle, akolito eta katekistei buruz. Era …
BIlboko gotzaina: "Aita santu honek barritasuna ekarri leikela uste dot"
Gaur goizean, Bilboko gotzainak Leon XIV.a aita santuaren inguruko balorazinoa egin dau komunikabideen aurean. Begoñan ospatu dan agerraldi laburean esan dauanez, "pozgarria da", ezuztekoa, oraintsu arte "ia inork ez ebalako ezagutzen". "Barritasuna ekarri leiken" jatorri iparramerikarra aitatu dau. Konklabearen iraupena ikusita, "atzetik babes handia" eban hautagaia …
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, zuzenean
Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hiletaren zuzeneko emonaldia Vatikanotik
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko hileta, goizeko 10:00etatik aurrera, Vatikanoko San Pedro basilikan.
Frantzisko Aita Santuaren lau entziklikak
Gaur ospatzen dan Liburuaren Munduko Egunean, Frantzisko Aita Santuak bere aitasantutza-aldian idatzi ebazan idazkirik aitagarrienetako batzuk gogora ekarri gura doguz. Entziklikak nabarmenduko doguz: Lumen Fidei, "fedeari buruz" (2013), Laudato Si' "danona dan etxearen zaintzari buruz" (2015), Fratelli Tutti "gizarte senidetasun eta adiskidetasunari buruz" (2020) eta Dilexit …
"Bere-berea eban estiloak, argentinar jatorriak eta lehenengo AIta Santu jesuita izateak bana-banako egin dabe"
Jorge Canarias Eleizbarrutiko Kuriako kantziler eta Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultateko irakaslea Radio Popular/Herri Irratian izan zan atzo eta joan dan astelehenez hil zan Frantzisko Aita Santuaren inguruan jardun eban.donde habló sobre el legado del Papa Francisco, fallecido este lunes. Carlos Olabarri eleizbarrutiko abade eta Ministerio Ordenaturako …
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, apirilaren 28an, Begoñan
Datorren zapatuz, apirilak 26, Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta ospatuko da Erroman, goizeko 10:00etan. Egun horretatik aurrera, mundu osoko eleizbarruti guztietan ospatuko dira atzo hil zan aita santuaren arimaren aldeko hiletak. Bizkaian, Begoñako basilikan izango da datorren astelehenez, apirilak 28, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Andra …
Gaur, Aita Santuak sustatutako "Maitasunaren Munduko Eguna"
Ekainaren 29an, Eleizak ohikoa dau "San Pedro eguneko diru-laguntza" edo Aita Santuak sustatutako "Maitasunaren Munduko Eguna" ospatzea. Kerman Lopez bikario nagusiak gogoratzen deuskunez, orain dala urte bi Gotzainak eta bere Gotzain Kontseiluak agindutako diru-batze hau eranstea erabaki eben, "bizkaitar alkarte katolikoari, Aita Santuaren alde otoitz egiteaz gainera, …
Otoitzerako Munduko Sareak zuzendaritza dau Bizkaian
Lujan Mejias da Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarearen Eleizbarrutiko zuzendaria. Bilboko Eleizbarrutian, lehenengo aldiz emon jako norbaiti mandatu hau, hilero aita santuak bere otoitzean kontuan dituan asmoak lurraldean zabalteko. Hilabete honetan, Frantzisko aita santuak tortura ezabatzearen alde otoitz egiten dau. Atzo, Torturaren Biktimei laguntasuna emotearen aldeko …
Bilboko Koral Alkartearen agurra Aita Santuari
Bilboko Koral Alkarteak omenaldia egin deutso Valentin Maria Zubiaurreri 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia' bere oratorioa Erroman estreinatuz. Joan dan eguaztenez, audientzia orokorra amaitzeaz batera, koraleko hainbat kide Aita Santuagaz egon zan. Koralaren izenean agurtu egin eben eta, solasaldi laburrean, euren bidaiaren nondik norakoak azaldu eutsiezan gaur Vatikanoan …
Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan
Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak.
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.
Barrien laburpena Aste Santuan
Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Eleiz Museoa, oporretan zabalik
Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..
Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.
Prozesinoak kalez kale dabilz
Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez.
Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau
Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz …
Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz
1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera.



