Barriak
Etiquetado como: Gazteak
"Zurbirrintzi Eskaut taldeak" Lezana de Menan jarri dau kanpamentua
Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.
Amaitu da meatzaldekoen kanpamentua Urtuellan
Hirugarren urtez, Meatzaldea Pastoral Barrutian udako esperientzia antolatu dabe Mehatzaldeko Caritas eta gazteria egitasmoetako neska-mutikoentzat. Bost egunez, kolonia honeek Urtuellako lokal eta kaleetan garatu dira hainbat jarduera burutuz: jokoak, gynkana, mozorro-tailerrak, jaia eta txangoak hondartzara eta Arboledara.
Bilboko parrokiek Poza de la Salen egin daben kanpamentuaren amaiera
Udaldiaren hasiera bizi-bizia izaten ari da, izan be, makina bat jarduera antolatu da egun honeetarako. Kanpamentu eta lan-esparruak dira gehienak eta eurotan gazte eta gaztetxoak dira protagonista. Esate baterako, Bilboko San Fernando, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako 55 neska-mutilek eta 14 begiralek Poza de la Salen egin daben kanpamentuan parte hartu …
Parrokietako gazteak kanpamentuetan
Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 'Gaztenahiak' taldeko 10 eta 15 bitarteko neska-mutilak kanpamentuan dagoz Orobion (Durango), hilaren 23tik 29ra. Gainera, gaur -eguaztena- amaituko da IV. eta V. bikaritzetako adin bereko neska-mutilek Bakion egin daben kanpamentua.
Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak
Ikasturtea amaitu eta oporraldiak iristeaz batera, martxan jarten dira udako lehenengo kanpamentuak, esate baterako, IV. eta V. bikaritzetako udalekuak. Berrogeta hamar neska-mutil batu da datozan egunotan adiskidetasunaz eta izadiaz gozatzeko.
Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan
Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, …
Ekintza Katoliko Orokorreko gazte sektorearen kurtso amaierako topaketa
Atzo -domeka- EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) gazte sektoreak kurtso amaiera ospatu eban. Mobimentuko gazteen taldeak alkartu ziran, udako jarduerei ekin aurretik, kurtsoari amaiera emoteko Areetako Mesedetako Ama parrokian.
Sendotzak Etxebarrin, Ondarroan eta Gernikan
Zapatuz, 12 pertsona helduk sendotza hartu eben Etxebarriko San Esteban parrokian. Batek, gainera, bateoa eta lehenengo jaunartzea be hartu ebazan. Fernando Marcos Bilboko bikarioa izan zan buru eleizkizunean. Atzo -domeka-, Ane, Jon, Andrea, Josu eta Jon gazteek sendotza hartu eben Ondarroan, Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioa buru zala egin zan …
Gotzaina Gazteen Munduko Egunean parte hartuko dabenakaz alkartu zan zapatuz
Joan dan zapatuz, ekainak 17, ehun lagun inguru batu zan Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako gazteen sailak antolatutako ekitaldian. Frantzisko Aita Santuak deituta, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguneko XXXVIII. ekitaldian parte hartuko daben gazteek euren itxaropen eta zirrarak batera jarteko aukera izan eben. Bilboko …
Gotzaina GMEan parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da
Datorren zapatuz, ekainak 17, On Joseba Segura gotzaina udan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunean (GME)) parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan.
Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak
Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak
Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan
Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.
400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten
Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko.
Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia
Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako.
Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon
Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala.
Astekoak, astek barrien laburpena
Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.



