Barriak
Etiquetado como: Gazteak
Laura Pascual eta Unai Torrescusa, Bolivian, "misino-esperientzia" bizitzen
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko kide diran Laura Pascual eta Unai Torrescusa Errekaldeko gazteak aste honetan joan dira Boliviako El Altora, Adsis komunidadearen eskutik misino-esperientzia bizitzera. Urduri joan dira, "baina zoriontsu, emoteko eta ikasteko aukera honengaitik". Izan be, udako esperientziak beti dira joan-etorriko, emon eta jasotzeko …
Jardueraz betetako uda VI. bikaritzako gazteentzat
Ekainaren amaieratik hasita, VI. bikaritzako gazteek udako hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan dabe -emon izan dogu batzuen barri bide honetatik...-. Erandio-Astrabuduako Ekintza Katolikoa eta Sopelako Elaiak taldea izan ziran goiztiarrenak eta, esate baterako, lehenengoak ekainaren 26tik uztailaren 2ra Santibañez de Zarzagudan (Burgos) izan ziran konbibentzian eta …
GMEan parte hartuko daben gazteak hasi dira Portugalera iristen
Atzo -eguaztena- abiatu zan Portugalerantz Lisboan, abuztuaren 1etik 6ra, ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren XXXVIII. ekitaldian Bilboko Eleizbarrutitik parte hartuko dabenen lehenengo taldea. Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatuko da eta mundu osoko gazteak Portugaleko …
Argozao eta Inurri eskaut taldeak bueltatu dira Rabaten boluntario lana egin ondoren
IV. bikaritzako Argizai eta Inurri eskaut taldeetako hogeta zazpi lagunek prozesu migratzaileen eta erlejinoen eta kulturen arteko hartu-emonen ingurukoak landu izan dabez kurtso osoan. Orain, Rabatetik bueltatu dira, Marokoko uriburuko Lalla Meriem umezurtz-etxean eta Ekialde-Mendebaldea Fundazinoan boluntario lez jardun ondoren. Taldekideen erdiak umezurtz-etxeko ahalmen …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Gazteria Ikasle Katolikoa mobimentuaren (JEC) batzar nagusian
Ekintza Katoliko Espezializatuko gazte eta ikasle mobimentuko (JEC) militanteek -14 eta 30 urte bitarteko gazteak- gaurtik hilaren 30era arte, "Tenplu gara: zaindu daigun, zaindu gaitezan" goiburuaren haritik, Malagan ospatuko dan batzar nagusian parte hartuko dabe. Bilboko Eleizbarrutitik, mobimentuko hainbat kide joango da, esate baterako, Maitane Campos presidentea eta …
Gazteen Munduko Egunerako prestatzen
Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez …
Udako kanpamentuak eta Madinabeitiaren agurra Urkiolan
Barikuz, laster Gasteizko Abade-etxera bizitzera joango dan Antonio Madinabeitiari agur egin eutsen Urkiolan. Gainera, uztailaren 3tik 8ra, 'Elaiak' eta 'IzarBerri' gazteen Uribe Kostako talde biek udako kanpamentuaz gozatu eben. Itzuleran esan ebenez, "esperientzia ederra bizi izan dogu". 9 eta 16 urte bitarteko 31 neska-mutilek Urtuellako Triano auzoan dagoan Argintza …
Artxandapeko gazteriaren kanpamentua Atxondon
Uztailaren hasieran makina bat lagun joan da kolonia edo kanpamentuetara. Hilaren amaierarako, 2.500 lagun baino gehiago izango dira han edo hemen antolatu diran kanpamentuetan.
Koloniak "Munduari bira 80 egunetan" oinarritzat hartuta
Erandioko San Lorentzo eta San Agustin Pastoral Barrutiko (PB) Ekintza Katolikoak antolatuta, 56 neska-mutilek, 10 begiralek eta 6 pertsona helduk Burgoseko Santibañez de Zarzagudan ospatu diran kolonietan parte hartu dabe. Laguntzaile lanetan aritu dan Pepelu Iglesias abadeak amaieran azaldu dauanez, "Julio Verneren 'Munduari bira 80 egunetan' liburuak eta gizarte sareek …
"Zurbirrintzi Eskaut taldeak" Lezana de Menan jarri dau kanpamentua
Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.
Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan
Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.
400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten
Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko.
Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia
Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako.
Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon
Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala.
Astekoak, astek barrien laburpena
Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.



