Barriak
Etiquetado como: Alkartasuna
Parrokiarteko funtsaren %1 Hego Amerika, Afrika eta Indiako egitasmoetarako
Alkarkutxa 1973an sortu zan parrokiarteko alkartasun-mekanismoa da. Besteak beste, parrokiek euren sarreren arabera egiten dabezan ekarpenetatik hornitzen da. Funts horren %1 munduko hainbat egitasmotara zuzentzen da: alkarte garapenerakoak, osasun arlokoak, pastoralgintzan laguntzeko, emakumeen aldekoak, abadeen mantenurako, e.a. 2025ean, 25 eskari aurkeztu dira deialdian …
Santurtziko Santa Eulalia Patronatua haurren minbiziaren aurkako borrokan
Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santa Eulalia Patronatuak alkartasuna agertu gura izan deutse haur-minbizia jasaten daben ume eta familiak batzen dabezan Aspanovas Bizkaia eta Unoentrecienmil alkarteei, euren alde dirua batuz. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) zazpi parrokiek parte hartu dabe diru-laguntzak emonez. Gainera, umeen katekesiko taldeek …
Baba-jana eta kontzertu solidarioa Kongoren eta DANAren biktimen alde
Datorren zapatuz, urtarrilak 25, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Jardunaldiari hasiera emoteko, 13:00an pintxo bat hartuko dabe eleizpean eta "alkarteagaz bat egin"; baba-jana etorriko da gero eta bazkalostean jolasak izango dira umeentzat eta hainbat zozketa. 19:30etan, kontzertu …
Bizkaiko Caritaek 270.000 euro inguru batu ditu DANAren biktimentzat
Gure lurraldean, ekimen ugari dago martxan DANAren biktimei laguntzeko. Orain dala aste batzuk, Mediterraneo aldera 150.000 euro bialdu zirala iragarri eban Caritas Bizkaia erakundeak. Harrezkero be batu izan da dirua kolekten edo jentearen dohainen bidez. Oraingoan, 116.433 euro bialdu dira, 77.622 euro Caritas Valentziari eta 38.811 euro Espainiako Caritas Konfederalari, …
Asteburuan, alkartasuna eta musika
Zapatuz, Fair Saturday dalakoa zala-eta, Bizkaia musikaz bete eben alkartasunezko kontzertuez gainera, asteburuan jostailu-azoka egin da Barakaldon (aurton, Caritasek kudeatutako jantokiaren alde) eta GKEen azoka, hau be Barakaldon, berrogei erakunde inguru batu zalarik, besteak beste, Caritas Bizkaia, Esku Elkartuak edo Yan Lur.
Kontzertu solidarioa "Mufungaren Adiskideak" fundazinoaren alde
Mufungaren Adiskideak Fundazinoak dialdia egiten dau bihar -maiatzak 4, zapatua-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian ospatuko dan kontzertu solidariorako. "NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA" abesbatzak eskainiko dau kontzertua eta batu daiten dirua Mufungara (Kongoko ED) materiala bialtzeko izango da.
Antzerki solidarioa Bilboko San Bizente eleizan
"Hego BerrIa-Compromiso Sur" Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian sortutako taldeak kurtsoan zehar antolatzen dituan jarduera solidarioetako bat ospatuko da bihar -barikua-, 20:00etan. "Show Must Go On" antzezlana aurkeztuko dabe parrokiako 'Bengo leku' lokaletan.
Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatu ditu 39 erakunde solidarioren artean
Urrian 50. urteurrena ospatuko dauan Antonio Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatuko ditu aurton Bizkaiko 39 erakunde solidarioren artean. Sortzailearen erizpidearen arabera, "benetako egitasmo solidarioakaz, lurrari itsatsitako egitasmoakaz, oinarrizko beharrizanei erantzuten jake".
Zaldibarko tonbola solidarioaren ekitaldi barria
Bihar -martxoak 8, barikua- hasi eta datorren domekara arte -martxoak 10- "Zaldibarko tonbola solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da. 'Hirugarren Munduaren' inguruko parrokiako taldeak sustatuta, 40 urtetik gora daroez tonbola egiten eta aurton batu daiten dirua Kolonbia, Haiti eta Filipinetan garatzen diharduen askotariko egitasmoetarako izango da. "Tonbola solidarioa" …
Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan
Sendotza egingo daben Gernikaldeko taldearen eskutik, atzo -domeka-, Harribide fundazinoa aurkeztu zan Gernikaldea, Arteaga eta Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokietan. Fundazinoaren helburuak eta eginkizunak ezagutzera emon ebezan, hau da, bizilekurik ez daben gazteei laguntza emon, heziketaren bidez lana eta egoiza aurkitzeko bidean jarriz. Hasieratik Harribide …
Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago
Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.
Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta
Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan.
Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian
Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra". Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.
Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu
Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.
Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau
Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki.
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak.
Bermeo: Parrokiak zabalik
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.



