Barriak

Etiquetado como: Alkartasuna

22.01.2024

Asteburuan, alkartasuna, omenaldia eta ekumenismoa

Asteburuan, jarduera ugari izan da Eleizbarrutian. Zapatuz, UPV-EHUko abesbatzak kontzertu solidarioa eskaini eban San Bizente Martiria parrokian, bekak Kongoko EDko emakumeentzat ekimenaren alde eta Gernikan omenaldia egin eutsen erretiroa hartu barri dauan Amaia Olaetari. Atzo, katedralean, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan, eleizkizun ekumenikoa egin zan: …

04.01.2024

Urte barriko kontzertu solidarioa Iralabarriko San Antonio koralaren eskutik

Iralabarriko San Antonio koralaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan, gaur -urtarrilak 4, eguena- "Gau magikoa Urte Barrian" izenburua dauan errepertorioa eskainiko dau, 19:45etan, Begoñako basilikan, Caritas Bizkaia erakundearen alde.

05.12.2023

"Etorkizuna Musikatan" alkarteak autorpena jaso dau BizkaiaGara Sarietan

Atzo, gaur ospatzen dan Boluntarioen Nazinoarteko Egunaren bezperan, BizkaiaGara sarien lehenengo ekitaldia ospatu zan Bilboko BBK aretoan. Ekitaldian, "borondatezko ekintzaren eta gizarte partaidetzarako beste hainbat eraren bidez herritarrek erakusten daben konpromisoa" autortu eta agertzea emon gura izan zan. Sarituen artean, egitasmoa kategorian, Norai alkartearen …

20.10.2023

Antzerkia 'Aterpetxe eskola' ekimenaren alde

Trenaren Adiskideen Bilboko Alkartearen sorreraren 65. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren artean, gaur, "Solitos" antzezlana ikusi ahal izango da 19:30etan, jesuitek Indautxun daben ikastetxeko areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "gaurkotasunez beteta dagoan eta gizartean oihartzun handia izaten ari dan trenen inguruko gaia" landuko da. Sarrerak aurretik erosi …

05.01.2023

Gaur, "Errege-opil solidarioaren" banaketa, Bilbon

Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas …
02.01.2023

San Antonio abesbatzaren kontzertu solidarioa Bizkaiko Caritasen Auzobiziren alde

Bihar, urtarrilak 3 -martitzena-, Iralabarriko San Antonio abesbatzak urte barriko kontzetu solidarioa eskainiko dau Begoñako basilikan, 19:45etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntzak Bizkaiko Caritasen Auzobizi egitaraura zuzenduko dira.

06.12.2022

Zabaldu dabe Begoñako azoka

Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken …

26.11.2022

Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde

Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2594 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.06.2026

Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an

Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.

25.06.2026

Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde

Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.

25.06.2026

Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar

Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.

24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

24.06.2026

Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak

Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.

23.06.2026

Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren

Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.

23.06.2026

Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"

El presbítero diocesano Emilio Avellanal Gutiérrez ha fallecido este sábado, 20 de junio, en Bilbao, a los 97 años de edad y 72 años de vida sacerdotal. Su funeral se celebrará mañana miércoles, a las 20:00 h., en la parroquia de San Jorge, de Santurtzi.
23.06.2026

Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan

Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.

22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

Emaitzak orrialdeka