Barriak
Etiquetado como: Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako …
Udarako irakurgaiak
Beste urte batez, Marian Canton de Salazar Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunak, Fernando Allende, Galo Bilbao, Sebastian Garcia Trujillo, Javier Oñate, Maite Valdivieso eta Blanca Villanuevaren laguntzagaz, udarako egokiak izan daitekezan irakurgaien zerrenda egin dau. Bere esanetan, "teologia, espiritualtasuna, gizarte zientziak eta …
Mª Jose Arana teologoaren liburu barria aurkeztuko da gaur
Eleizbarrutiko Teologia eta Patoraltza Institutuak gaur arratsaldez Barria eraikineko (Plaza Barria 4) lehenengo solairuko aretoan 18:30etan ospatuko dauan ekitaldian Maria Jose Arana teologoaren liburu barria aurkeztuko da: “Una corriente de energía y solidaridad-energia eta alkartasun korrontea. Repensar la comunión de los Santos hoy”. Mª Jose Arana Jesusen Bihotza …
"Alkarte abegitsuetarantz", ETPIak antolatutako ekitaldia
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak hartu-emonerako ekitaldia antolatu dau, abegiaren eta alkarte inklusibo izatearen inguruko esperientziak batera jarteko. Datorren eguenez, abenduak 12, izango da Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1. solairua, 18:30etan), honako honeekaz: Mertxe Sagastizabal (Eskaut Durango eta San Antonio ikastetxea), Fredy Martinez …
Sinodo-senari eta aitzindaritzari buruzko mintegiaren hasiera
Bihar -urtarrilaren 19a, barikua-, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Bikaritza Nagusiagaz batera, "sinodo-senari eta aintzindaritzari" buruzko mintegiari hasiera emongo deutso. Beste alde batetik, datorren astelehenez, urtarrilak 22, ETPIak antolatutako saioa ospatuko da 18:30etan Barrian (Plaza Barria, 4) eta Dietrich Sagertek "fede esperientziaren …
Carlos GarcIa de Andoinek "Fernando De Los Ríos. La construcción del estado laico” liburua aurkeztuko dau
Bihar -abenduak 14, eguena- goizeko 10:30etan, Carlos Garcia de Andoin Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) aurreko zuzendariak "Fernando de los Ríos. La construcción del estado laico” bere liburua aurkeztuko dau Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. 1.). Urrian, Garcia de Andoinek Vatikanoan aurkeztu eban liburua, Isabel Celaa Vatikanoan enbaxadore …
“Sinodoak argi itzi dau mundu osoko Eleizaren aniztasuna”
Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) areto nagusian eskaini dau gaur berbaldia on-line Fhilomena (Filo) Shize Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta. Estrella Moreno ETPIko zuzendariak, ekitaldiari sarrera egiteaz batera, Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolari eta Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoaren …
Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Cáritas Bizkaia erakundearen lankidetza-egitasmoagaz eta Eleizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroa jarriko dau martxan aurton be. Hezteko gogoa, jakin-mina eta Ipar-Hegoa alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartzeko gogoa daben 21 urtetik gorakoentzat da.
Udarako irakurgaiak
Beste urte batez, udaldiagaz batera, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sasoi honetarako hainbat irakurgai aukeratu dau, honako honeen laguntzagaz: Fernando Allende, Galo Bilbao, Sebas Gartzia Trujillo eta Javier Oñate.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko liburutegian maileguan gehien emon diran 10 liburuak
Bihar -apirilak 23, domeka-, Liburuaren Nazinoarteko Eguna (eta Egile-eskubideena) ospatuko da. UNESCOk izendatu eban egun hau 1995ean, kultura unibertsaleko talentu biri autorpena egiteko, hain zuzen be, apirilaren 23an zendu ziran Miguel de Cervantesi eta William Shakespeareri. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegiko arduraduna dan Marian …
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Emilio Avellanal Gutierrez eleizbarrutiko abadea joan dan zapatuz, ekainak 20, hil zan Bilbon, 97 urte ebazala, eta abade bizitzari 72 urte eskeinita. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar, eguaztena, izango da 20:00etan, Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.



