29-12-2025 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Eleiz Museoa

05.09.2023

Euskal Herriko 12 herritan garatuko da "Camino Escena Norte" egitaraua

Eleiz Museoko klaustroan aurkeztu zan atzo -astelehena- "Camino Escena Norte (CEN)" deitutako egitasmoa. Honen bitartez, trukea sustatu gura da arte eszenikoen arloan, irailaren 17tik urriaren 22ra garatuko dan egitarauaren haritik 60 lekutan, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal Herrian eta Nafarroan. Gehiago jakiteko: hemen

18.05.2023

Eleiz Museoa bisitatzerik nahi?

Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 1977tikhasita, egun honetan zera aldarrikatu gura da: museoak ezinbesteko bitarteko dirala kulturen arteko hartu-emonerako eta kulturen aberastasunerako eta herrien arteko ulertze, lankidetza eta bakerako. Museoen garrantzia nabarmentzeaz batera, ondarearen, jardueren, bisiten,... inguruko barriak jasoten dituan 

11.04.2023

Eleiz museoko ihes-aretoa zabalik izango da aste honetan

Aste berezi honetan, Eleiz Museoa zabalik izango da eta, holan, eleiz ondareko 500 artelan zuzenean ezagutzeko aukera izango da. 1961ean sortutako museoak, gainera, bilduma oparoa dau, besteak beste, Bizkaiko eleizetatik eta dohaintza pribatuetatik jasotako piezak. Gainera, eta beste inongo museotan ez bezala, ihes-aretoa gordeten dau. Aparteko aukera da, era dibertigarrian …

28.02.2023

Romañako San Pedro eleizako Maitasun Ederraren Ama Birjinaren erretaula barriztatu dabe

Turtzioseko Romañako San Pedro eleizak 500. urteurrena ospatu eban 2021ean eta, orain, erretaula barriztatu dau. Gaur egungo eleiza, aurreko eraikinaren osoko berreraikuntza da. Prozesu luzea izan zan, eleiztarrek tenplu esanguratsuaren aldeko apustu handia egin ebalako, hau da, sasoi haretan Enkarterrietan jasoten ziharduen handienetakoa eraikitzea pentsatu eben, Juan Manuel …

23.01.2023

Ezagutzen dogu Santiago katedraleko arrosa-leihoa?

Urtarrilean hasita, eta Eleiz Museoaren laguntzagaz, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak gure eleizetako arrosa-leihorik interesgarrienetako batzuen inguruko artikuluak aurkeztuko ditu. Lehenengoa, Santiago katedraleko arrosa-leihoari eskainita dago. 

02.12.2022

Gaur hasita, Gabonetako gozokian azoka Eleiz Museoan

Aurreko ekitaldietan lez, eta COVID 19ari aurre egiteko segurtasun-neurri guztiak betez, Eleiz Museoko klaustroa aisialdirako aukera seguru lez agertzen da bilbotarrentzat abenduan.

Gaurtik abenduaren 20ra arte, Eleiz Museoko (Gizakundea plaza, 9B - Atxuri, Bilbao) ganga-aretoan, Penintsulako hainbat lekutako komentuetan egindako banan-banako gozoki-sorta aurkeztuko da.

28.11.2022

Iritsi da Bilbora jaiotzez gozatzeko sasoia

Eguen honetan –abenduak 1- hasi eta urtarrilaren 8ra arte, “Munduko jaiotzak” erakusketa egongo da ikusgai (sarrera doan) Eleiz Museoan (Gizakundea plaza, 9B. Bilbao). Gainera, abenduaren 3tik11ra, jaiotzen inguruko artisau-azoka egingo da Gizakundea eleizan eta, urtarrilaren 8ra arte, eta hau be eleiza berean, zabalik dago Justo eta Pastor Alkarteak jarri dauan jaiotzen …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2288 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.12.2025

Gabon zorionak! ¡Feliz Navidad!

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.

24.12.2025

Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eleizara, hilaren azken domekaz

Azaroaren 30etik hasita, bost bisita dagoz progamatuta Galdakaoko Andra Mari eleizara, "herriko ondareko harribitxietako batera", udalak eta Andra Mari eleizak antolatuta. Ekainera arte izango dira, hilaren azken domekaz, 11:00etan -hurrengoa, datorren domekaz, hilak 28-. Doakoak dira eta ezinbestekoa da izena emotea. Nahikoa da eleizara joan eta jardueraz gozatzea.

23.12.2025

"Berotasun eta ilusinoz betetako giroa", gabon-kanten jaialdian, Ermuan

Atzo, gabon-kanten jaialdi hunkigarria ospatu zan Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Deikundea eta Mariaren "baietza" oinarritzat hartuta, Gabonetarako bidean beste urrats bat emon zan. Gainera, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak be esku-hartu eban ekitaldian eta alkarteari banatu jakon azken bedeinkapenean, jardueraren bokazino eta eleiz alderdia nabarmenduz.

23.12.2025

Gabon egunez, otoitzaldia Urkiolan

Urkiolako alkarteak Gabon egunez, abenduak 24, arratsaldeko bostetan egingo dan otoitzaldian parte hartzera deitzen gaitu. "Salbatzailearen zain!" goiburuaren harira ospatuko da Gabon eguneko ekitaldia. Parte hartu gura daben bizkaitar, arabar eta gipuzkoar guztientzat da deia. 

22.12.2025

Gabon-aldiko otoitzaldia, bihar, Arrupe Etxean

Bihar, Gabon gauaren bezpera, otoitzaldia ospatuko da Arrupe Etxeko kaperan (Aita Lojendio, 2. Bilbao), 19:00etatik 21:00etara, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta. 

22.12.2025

Gabon-aldian, Argia eta ospakizunak

Bariku arratsaldez egin jakon harrera "Belengo Bakearen Argiari" Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatu eban eta On Joseba segura gotzaina buru zala ospatu zan ekitaldian. Asteburuan, argi hori eleizbarruti osoan banatu da eta Gabon-aldiko beste hainbat jarduera be izan da han eta hemen. 

22.12.2025

Gabon-aldiko hainbat eleizkizunen zuzeneko emonaldia

Gabonetako eleizkizunetan ahalik eta jente gehien parte hartu dagian, On Joseba Segura buru dala ospatuko dan zenbait eleizkizun zuzenean emongo dira web honen bidez:

21.12.2025

Gabon aurreko astekoak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

20.12.2025

Asteburuan, Caritasen Gabonetako kanpaina

“NaVIDAd en COMUNidad. Bizi batera” goiburuaren haritik ospatuko da Caritasen Gabonetako aurtengo kanpaina. Elena Unzueta, Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak kanpainarako idatzi dauan gutunean nabarmendu dauanez, "askotan gure familietan edo hurbileneko pertsonetan bakarrik pentsatzen dugun Eguberri garai honetan, "jaiotzera datorren haur honetan" bazterketa- eta kalteberatasun-egoeran dauden
pertsona guztiak, arrotz gerta dakizkigukeen baina, berak bezala, pobrezia pairatzen duten
pertsonak, aitortzera gonbidatzen gaituzte".
Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak …

19.12.2025

"Falta dana ipini", dinosku Bilboko gotzainak Gabonetako zorion-mezuan

Gabonetako zorion-agurrean, Biboko gotzaina keinu bakun eta esanguratsuaz baliatu da: jaiotza falta dan piezaz, Ume Jesus bera jarriz, osotu.Bideo-mezuan, gotzainak Umearen irudia jarri dau aska hutsean; koloretako erropez jantzita dago, kultur aniztasuna eta abegia irudikatuz. "Ez dagigun erakusleihoen atzean bilatu", dinosku gotzainak, izan be, "beste munduko argiaz dator hau sutzeko".

Emaitzak orrialdeka