Barriak
Etiquetado como: Eleiz Museoa
Azken bisita gidatua "Sorolla eta erlikiak" eraukusketara
Eleiz Museoan ikusgai dan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa otsailaren 29ra arte luzatu ondoren, datorren zapatuz, hilak 24, aukera barria eskainiko da erakusketa berezi hau sakontasunez bisitatzeko. Museotik azaldu dabenez, "Joaquin Sorolla margolariaren eskutik, erlikia eta erlikia-ontzien munduan murgildu gara". Bisita gidatuaren prezioa: 5 € lagun bakotxeko. Lekua …
"Sorolla eta pintura erlijiosoari" buruzko berbaldia
Javier Novo Kontserbazino eta Ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak berbaldia eskainiko dau gaur, 19:00etan, Bilboko Eleiz useoan. Otsailaren 29ra arte luzatu dan "Sorolla eta erlikiak" erakusketaren haritik programatutako jardueretako bat da.
Eleiz Museo 'gozoa'
Bihar -abenduak 1, barikua-, "Gabon-gozokiak. Komentutik etxera" Gabonetako azokaren ekitaldi barria inauguratuko da Eleiz Museoan (Gizakunde plaza 9B – Atxuri, Bilbao). Abenduaren 20ra arte, Penintsulako hainbat komentutan prestatutako Gabonetako produktu-sorta zabala eskainiko da Eleiz Museoko ganga-aretoan (sarrera doan).
Eleiz Museoak "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu dau
Gaur eguerdiz,2024.eko urtarrilaren 31ra arte iraungo dauan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu da Bilboko Eleiz Museoan. On Joseba Segura Bilboko Gotzainak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak eta Javier Novo kontserbazino eta ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko …
Asteburuan, "Open House" jardueraren hasiera
Urriaren 7 eta 8an, 65 eraikin eta eremu publikotatik gora erakutsiko dituan "Open House" jardueraren ekitaldi barria ospatuko da Bilbon. "Uri (im)materiala" goiburuaren haritik, aurtengo egitarauak alderdi honeen inguruan hausnartzeko bidea emongo dau: uria egokitzen dauan alderdi ukigarri eta ukiezina, arkitekturaren eta urigintzaren ingurune, gizarte eta ekonomia …
Arkotxako nekaldi bizidunari buruzko erakusketa Eleiz Museoan
Urrian ospatuk dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. Kultur testuinguru honetan, 150 jarduera inguru ospatuko da 70 herritan. Besteak beste, gaur -urriak 3- hasi eta hilaren 29ra arte, Arkotxako (Zaratamo) pastoral bizidunari buruzko erakusketa ospatuko da Eleiz Museoan, eta urriaren 7, 14, 21 eta 28an nekaldiaren entseguak egingo dira eta gura dauanak joateko …
Euskal Herriko 12 herritan garatuko da "Camino Escena Norte" egitaraua
Eleiz Museoko klaustroan aurkeztu zan atzo -astelehena- "Camino Escena Norte (CEN)" deitutako egitasmoa. Honen bitartez, trukea sustatu gura da arte eszenikoen arloan, irailaren 17tik urriaren 22ra garatuko dan egitarauaren haritik 60 lekutan, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal Herrian eta Nafarroan. Gehiago jakiteko: hemen
Eleiz Museoa bisitatzerik nahi?
Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 1977tikhasita, egun honetan zera aldarrikatu gura da: museoak ezinbesteko bitarteko dirala kulturen arteko hartu-emonerako eta kulturen aberastasunerako eta herrien arteko ulertze, lankidetza eta bakerako. Museoen garrantzia nabarmentzeaz batera, ondarearen, jardueren, bisiten,... inguruko barriak jasoten dituan …
Eleiz museoko ihes-aretoa zabalik izango da aste honetan
Aste berezi honetan, Eleiz Museoa zabalik izango da eta, holan, eleiz ondareko 500 artelan zuzenean ezagutzeko aukera izango da. 1961ean sortutako museoak, gainera, bilduma oparoa dau, besteak beste, Bizkaiko eleizetatik eta dohaintza pribatuetatik jasotako piezak. Gainera, eta beste inongo museotan ez bezala, ihes-aretoa gordeten dau. Aparteko aukera da, era dibertigarrian …
Romañako San Pedro eleizako Maitasun Ederraren Ama Birjinaren erretaula barriztatu dabe
Turtzioseko Romañako San Pedro eleizak 500. urteurrena ospatu eban 2021ean eta, orain, erretaula barriztatu dau. Gaur egungo eleiza, aurreko eraikinaren osoko berreraikuntza da. Prozesu luzea izan zan, eleiztarrek tenplu esanguratsuaren aldeko apustu handia egin ebalako, hau da, sasoi haretan Enkarterrietan jasoten ziharduen handienetakoa eraikitzea pentsatu eben, Juan Manuel …
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.



