Barriak
Etiquetado como: ETPI
Teologia Instituaren kurtso hasiera, etorkizunari begira
`Itxaropena sortu-Avivar la esperanza´ goiburua aukeratu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI) kurtsorakok. Lehenengo jarduera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari lotuta egongo da. Hain zuen be, urriaren 17an egingo da kurtsoko lehenengo jarduera, hau da, Pobretasuna deuseztatzeko nazinoarteko egunean, eta mahai-ingurua ospatuko da, …
Estrella Morenoren berbaldia emakumeak Eleizan dituan erronka eta aukerei buruz
Estrella Moreno Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak berbaldia emongo dau gaur -maiatzak 15, eguaztena-, Sabino Arana Fundazinoan (SAF) (Moraza plaza. 48007 Bilbao), 19:00etan. Ekitaldian izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.
“Gitxiengo izanda sinistu”, Helsinkiko gotzainaren berbaldia, Bilbon
Ramon Goyarrola Helsinkiko gotzain bilbotarra Eleizbarrutian da egunotan. Datorren eguenez, maiatzak 16, Eleizbarrutiko Teologia eta pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 18:30etan. Ebanjelizazinoaren erronkari buruz jardungo dau, Finlandian bizi dauan esperientzia oinarritzat hartuta. Herrialde …
ETPIko liburutegian urtean maileguz gehien emondako liburuak
Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen da. Egun horretan hil ziran literaturaren arloko gizon bikain bi: William Shakespeare eta Miguel de Cervantes eta, beste urte batez, Bilboko liburu-dendek -tartean Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendak- kalera atarako dabez euren liburuak. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak urtean maileguz gehien emondako liburuen …
Liturgiaren arloei buruzko ikastaroa: sormena eta zehaztasuna
Liturgiari buruzko ikastaroa hiru saiotan garatuko da, apirilaren 25ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 6an. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik (ETPI) azaldu dabe zer dala-eta sortu dan jarduera hau: "pertsona eta alkarte askok fedea eremu bakun, adierazgarri eta zentzuzkoan ospatzeko agertutako premina eta egarriari erantzuteko". Izena emoteko: hemen.
Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia, eguenez, Barrian
Roman Prado Manrique Burgoseko Eleizbarrutiko abadeak "Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia" berbaldia eskainiko dau datorren eguenez, martxoak 21, Barria eraikineko (Plaza Barria, 4. Bilbao) lokaletan. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insititutuak (ETPI) antolatu dau saioa.
37 lagunek amaitu dabe "Astero" teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa
Urte bi eta erditan "Astero" teologiaren hastapenei buruzko ikastaroa egin eta euren ikasketak amaitu dabezan talde bietako kideei diplonak banatu jakezan atzo -domeka- Areetako Santa Ana eleizan. Guztira, 37 lagunek parte hartu dabe ikastaroan. Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eskura emon eutsezan diplomak, Fernando …
Alkarte bereizketari buruzko berbaldi eta mintegia
"Alkarte bereizketa: alkarregaz bide egiteko era" goioburuaren haritik ospatuko da datorren eguenez, otsailak 22, Jose Ruiz Perez Deustuko Unibertsitateko Teologia-dekanoak eskainiko dauan berbaldia, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:30etan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Datorren astelehenean, otsailak 26, leku eta …
Galo Bilbao, kurtsoko lehen hizlaria, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) berbaldi interesgarriak programatu ditu kurtso honetarako. Lehenengoa, Frantzisko Aita Santuaren "Laudate Deum: garrantzitsua dagoeneko preminaskoa da" goiburuaren haritik eskainiko dau Galo Bilbaok datorren eguenez, urriak 26, 18:30etan, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4).
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.
Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean
Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte.
Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean
Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren.



