Barriak

Etiquetado como: HOAC

05.02.2024

Ikastaroa eta mahai-ingurua HOACen eskutik

Otsailaren 1ean -eguena-, Errekaldeko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) mahai-ingurua ospatu eban Errekaldeko Auzo-etxean, auzoan askotariko arloetan jarduten daben lau erakundek parte hartu ebelarik: Arraizpe Pastoral Barrutiak (PB), Gazte Lekuk, Iturri Gorri Kirol Alkarteak eta Errekaldeberriz auzotarren alkarteak. HOAC Bizkaiak "Kristau espiritualtasuna eta …

18.01.2024

HOAC Bizkaiaren bost lehentasun 2023-25 biurtekorako

Atzo batzartu ziran Bilbon Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko erantzukizunak: Ordezkaritza, Kontseilaritza eta fede sustapena, Antolakuntza eta alkarte bizitza, Heziketa, Zabalkunde eta konpromisoa. 2023-2025 biurterako 5 lehentasunak zehaztu ebezan.

13.12.2023

HOAC mobimentuak sinodo-seneko Eleizari buruzko liburua aurkeztuko dau

Bihar, abenduak 14,  "Caminar  juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión" (HOAC argitalpenak, 2023) liburua aurkeztuko da Barria eraikineko lokaletan. Hainbat lagunek bere lekukotasuna emongo dau "talde lanaren frutu eta Eleiza katolikoan sinodo-seneko Eleizaren inguruko ulermenerako lagungarri izango dan liburuaren" aurkezpenean.

28.07.2023

Abuztuan, 700 lagun batuko dira HOACen batzar nagusian

"Zubiak eraikiz, harresiak botaz. Eleiza langileen munduan senidetasunezko lokarriak estutuz" goiburuaren haritik Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko militanteek XIV. Batzar Nagusia ospatuko dabe Segovian, abuztuaren 12tik 15era. Bertan izango da zenbait artzapezpiku, gotzain eta eleiz mobimentuetako arduradun, tartean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina.

21.06.2023

Marimar Gonzalez, Konpromisorako Arduradun Nagusia HOAC mobimentuan

Joan dan asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) Ordezkarien Osoko Bilkura ospatu dau Ávilan. Honako hau da batzar nagusien artean biltzen dan deliberamendu- eta erabaki-organo nagusia eta oraingoan 100 militantek parte hartu dabe Estatuko Eleizbarrutiak ordezkatuz.  Marimar Gonzalez Gomez HOAC mobimentuko bizkaitar militantea aukeratu dabe …

11.05.2023

Kristautasun eta militantzia politikoaren inguruko mahai-ingurua

Maiatzaren 28ko hauteskundeak dirala-eta, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadea mobimentuak (HOAC) mahai-ingurua antolatu eban. Sei ordezkari politikok jandun eben Santurtziko Kabiezeseko San Pedro parrokian, kostaldeko herriko hainbat parrokiatako hogeta hamar eleiztar inguru eta HOACeko hainbat militanteren aurrean.

08.05.2023

"Gizon eta emakume kristauak politikan" gaiari buruzko solasaldia bihar Santurtzin

Bihar -maiatzak 9, martitzena-, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) ekitaldia ospatuko dau Kabiezeseko San Pedro parrokian (Axular, 1. Santurtzi). "World-kafe" erara izango da, "gizon eta emakume kristauak politikan" gaiaren inguruan. Maiatzaren 28ko hauteskudeetan aurkeztuko dira alderdi politiko guztien hautagaiak eta Ezkerraldeko alkatetzak deitu dabez …

06.03.2023

Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa

Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste …

23.01.2023

HOAC mobimentuak Batzar Nagusia prestatzen dihardu

Zapatuz, Bizkaiko HOACek Eleizbarrutiko Batzar Nagusia ospatu eban, hain zuzen be, HOACetik azaldu dabenez, "topaketa, ospakizuna eta alkarrizketa, bizitza eta fedea batera jarteko eta angileen eremuan gaur egun bizi dan egoera eta egiteko ebanjelizatzaileak aurrez aurre jarten deuskuzan erronkak kontuan hartuta, urtean zehar garatuko diran helburu eta jarduerak …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2594 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.06.2026

Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an

Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.

25.06.2026

Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde

Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.

25.06.2026

Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar

Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.

24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

24.06.2026

Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak

Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.

23.06.2026

Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren

Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.

23.06.2026

Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"

El presbítero diocesano Emilio Avellanal Gutiérrez ha fallecido este sábado, 20 de junio, en Bilbao, a los 97 años de edad y 72 años de vida sacerdotal. Su funeral se celebrará mañana miércoles, a las 20:00 h., en la parroquia de San Jorge, de Santurtzi.
23.06.2026

Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan

Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.

22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

Emaitzak orrialdeka